Gure Institutuak 10 urte baino gehiago daramatza Eskolako Agenda 21 en baitan ekimenak burutzen,2004-2005 ikasturtean hasi giñenetik , ikasleak jasangarritasunean hezten eta tokiko ingurumena hobetzeko lan egiten.
Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitateak, ikastetxeko ingurumen-hobekuntza eta garapen iraunkor edo jasangarriaren alde egiteko eta ebaluatzeko, hartzen duen konpromisoa da. Oinarrizko xede hauek ditu helburu:
1. Eskola-inguruneko ingurumen- hobekuntza.
2. Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea.
3. Tokiko komunitatean parte hartzea.
Ikastetxeak 2008-2009 ikasturtean lortu zuen Eskola Jasangarria Ziurtagiria eta 2012-2013 ikasturtean berretsi zuen.
Getxoko Agenda 21 ko udal foroan parte hartzen dugu urtero gure herria hobetzeko ideiak proposatuz.
Dena, gure inguruan ingurumena hobetzeko,horretarako eskola komunitatearen (ikasle,irakasle , gurasoen eta langileen) laguntza ezinbestekoa da.
Aixerrota BHIko Eskola Agenda 21 ko Bloga