Famili Bilerak / Reunión Familias

Autorizados transporte escolar. 2324

Egun on,

Jadanik banatu ditugu baimenduak zuertatu diren ikasleen artean autobus karnet berriak. Beheko taulan, eskaerak eta emaitzak ikus ditzakezue. Gogoratu, gazteenak eta urrunen bizi direnak baimentzen ditugula lehenik eta behin. Bestalde, zonaldekoak ez direnak ezin ditugu baimendu.

 

Autobuserako BAIMENDUAK

Behin eskola garraiorako eskubidea duten ikasleei beraien jesarlekua esleitutrik, gelditzen diren plaza libre kopuruen berri eman nahi dizuegu:

 

  • 1. Autobusa:  2 TOKI HUTSIK
  • 2. Autobusa:  4 TOKI HUTSIK
  • 3. Autobusa:  2 TOKI HUTSIK
  •  

Plaza libre hoiek, bakarrik baimendu daitezke, ZONALDEKOAK diren ikasleen artean. Zonaldekoak ez direnak mesedez, ez eskaerarik egin.

Eskaerak, itxagon@irakasle.eus emailera idatzi mesedez, hurrengo informazioarekin:

 

  • Ikaslearen izen-abizenak.
  • Bizilekua.
  • Maila
  • Eskatutako geltokia eta autobus zenbakia.
  • Tutore baten izena
  • Harremanetarako telefono bat.
  •  

Epea ostiralean, hilak 22AN, amaitzen da eta karnet berriak ikasleei bananduko zaizkie astelehenean, hurrengo astetik aurrera erabil dezaten.(baita asteleheneko bueltan ere)

 

Eskerrik asko eta animo!!

 

AIXERROTAKO AUTOBUS ZERBITZUA BERMATUTA DAGO

 

Egun on,

Hauek dira urte honetan autobus bakoitzak dituen geltokiak. Gogoratu aurkezpen egunean ez dagoela zerbitzurik. Ordutegiari dagokionez, ezin digute geltoki bakoitzeko ordutegia zehaztu. Lehenengo geltokitik, 7:50tan pasako dela esan digute, beraz, norberak kalkula dezala bere geltokitik zein ordutan pasa daitekeen. Lehenengo egun hauetan garaiz ibili mesedez.

 

1. AUTOBUSA: LANTZARTE, AXGANE, OLLARETXE, FADURA, AMEZTI

2.AUTOBUSA: MOREAGA, KURTXES

3.AUTOBUSA: ELEXALDE, BIDEZABAL

 

Norbaitek aldaketarik egin beharko balu, datorrela zuzendaritzara.

Eskerrik asko eta animo.

Ikasturte hasiera - 2023/24

Irailaren 1ean goizeko 9.00etan IRAKASLE BERRIen harrera izango da.

Ongi etorri guztioi!!

Norbaitek lehen egunetako plangintza beharko balu idatz dezala bere @irakasle.eus kontutik zuzendaria@aixerrotabhi.eu helbidera eta helaraziko diogu.

Uda ona izan eta laster arte!!

 

IKASLEENTZAKO INFORMAZIOA

Bekak 23/24

23/24 ikasturterako beken informazio guztia esteka honetan.

Testu liburuak 2023-2024

2023-2024 ikasturteko testu liburuak kontsultatzeko egin klik hemen.

Musikako ikasleak, sarituak

Gure DBH 4ko musikeroek Itsasmuseum Bilbaok eta NakuSarbek, beste erakunde batzuekin batera, sortutako Nire parke gogokoena lehiaketaren Muntaketa eta Ediziorik Onena saria irabazi dute. 
 
Proiektu honen bitartez, ikasleek Arrigunagako parkeaz disfrutatu eta gozatu dute, bideorako mezua, musika eta grabazioak eginez. 
 
Ekainaren 05ean, ingurumenaren eguna ospatzeko asmoarekin, Itsasmuseora hurbildu ginen saria jasotzera. 
 
Zorionak musikeroak!!
 

ZALANTZA, ASMAMENA eta AUSARDIA

Iragan ostiralean gure ikastetxeko 2. DBHko lau ikaslek Eduardo Txillida Olinpiada matematikoaren lehen fasean parte hartu zuten. Laurak ere buruargiak matematikarako!
Lauron artean Ainara Bengoetxea suertatu da aukeratua hurrengo fasera pasatzeko. Zorte on Ainara!

Batxilergorako AURREmatrikula 23/24

23/24 ikasturterako batxilergoko aurrematrikula 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 21era egingo da, biak barne

Nork egin behar du? 23/24 ikasturtean, BATXILERGOKO 1. edo 2. mailan ikasiko duten ikasle guztiak.
Nola egin? Online inprimaki baten bidez. Ikasle bakoitzak formulario bakarra beteko du. Inprimaki hau bakarra da, gurekin ikasten ari diren ikasleek zein datorren ikasturtean ikastetxean berria izango direnek bete behar dute.

Kanpotik gurera datozenak, honetaz gain, hezkuntza saileko orrialdean dagoen aurrematrikula eskaera ere egin behar dute.


Informazio gehigarria: irakasgaiak aukeratu aurretik, dokumentu hauek gida gisa kontsulta daitezke.

INFORMAZIO AGIRIAK: 1.Batxilergoa, 2.Batxilergoa
INPRIMAKIETARAKO SARBIDEA: 1.Batxilergoa, 2.Batxilergoa

HAUTAZKOEN INFORMAZIOA: Egin klik hemen

Hirugarrenaren alta inprimakia hemendik jeitsi dezakezue.

2023/24 BATXILERGO 1.MAILA

Hurrengo asteazkenean, ilak 29, arratsaldeko 18.00etan bilera informatiboa egingo dugu 23/24 ikasturtean gurekin batxilergo 1.maila egingo duten ikasleen familientzako.

Tokia: Aixerrota

Data: 2023/03/29

Ordua:18.00

Gaia: 23/24 ikasturteko batxilergo 1.maila

Aintzinako Mirariak

Kaixo! 
 
1.DBH mailako ikasleek Geografia eta Historian burututako proiektuko argazkiak dira hauek. "Lehen zibilizazioak" gaia lantzeko, Antzinako Mirariei buruzko proiektua garatu dute taldeka, hauen inguruko informazioa triptiko batetan jarriz eta maketa bat sortuz. Mila esker ikasle guztiei egindako ahalegin eta aurkezpenengatik, lan itzela egin duzue!
Egin klik hemen argazkiak ikusteko!!
 
Martxoaren 8a hurbil dagoen heinean, 4D eta 4E taldeetako ikasleek beren sormena erabili zuten, 
eta emakume zoragarriei buruzko poema akostiko batzuk idatzi zituzten  ingelesezko ikasgaian. 
Benetan lan ona egin zuten!
Martxoaren 8a hurbil dagoen heinean, 4D eta 4E taldeetako ikasleek beren sormena erabili zuten, 
eta emakume zoragarriei buruzko poema akostiko batzuk idatzi zituzten  ingelesezko ikasgaian. 
Benetan lan ona egin zuten!

23/24 IKASTURTEA. DBHrako informazioa eta ikasgai hautaketa

Otsailak 13tik 24ra bitartean aukeratuko dira ikasgaiak eta 23-24 ikasturterako behar den informazioa bilduko da.
 

Nork egin behar du? DBHko 23-24, 1., 2., 3. edo 4. mailan ikasiko duten ikasle guztiek. Norbaitek EREDU ALDAKETA eskatu nahi badu, bai kanpotik datorren edonor bai gurekin jadanik dagoena, lehiatilara hurbil dadila beharrezkoa izango den dakumentazioa aurkeztera.



Nola egin? Online inprimaki baten bidez. Ikasle bakoitzak formulario bakarra beteko du. Formulario hau bakarra da. Gurekin ikasten ari diren ikasleek eta datorren ikasturtean ikastetxean berriak izango direnek bete behar dute.

Informazio gehigarria: irakasgaiak aukeratu aurretik, dokumentu hauek kontsulta daitezke gida gisa.

 

INFORMAZIO-DOKUMENTUAK: DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4

 

GALDETEGIAK: DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4

 

 

BATZAR INFORAMTIBOAN SORTUTAKO ZALANTZA BAT

Galdera: zonaldekoa ez den ikasle bat baina erreferentziazko ikastetxe batetik datorrena, matrikula ofiziala egin behar du edo hemen dagoen inprimakia beteta nahikoa da?

Erantzuna: erreferentziazko ikastetxe batetik datorren ikaslea, berdin dio bere errolda, ez du hemen dagoena baino egin behar. Ez du ezer ofizialik egin behar eta bere matrikula automatikoki gure ikastetxean gauzatuko zaio.

 

Hautazkoen kurrikulum zirriborroak: egin klik hemen

 



ONLINE bilera bat antolatu dugu DBH1ko ikasleen familientzat.
Gure ibilbidekoak diren guztiek eskolatik mezu elektroniko bat jasoko dute bilerarako estekarekin.
Esteka hori ere hemen utziko dugu, atxiki gabeko ikastetxeetatik 
datozenak konektatu ahal izateko.

Bilera Otsaila 13, astelehena, 18:30etan izango da.

 

meet.google.com/jnz-uzkb-vja


HIRUGARRENEI ALTA EMATEA

Inprimakian irakurri ahal izango duzuen bezala, ikastetxean berriak diren ikasle guztiek hirugarrenen alta bete eta ikastetxeko idazkaritzara bidali beharko dute: administrazioa@aixerrotabhi.eu

Dokumentua esteka honetatik deskargatzen da.

22-23 ikasturterako ONARPEN PROZESUA

22-23 ikasturterako onarpen prozesua, urtarrilak 17tik 28ra izango da.

Orain hasi den onarpen prozesua, SOILIK GURERA LEHENENGOZ DATOZEN IKASLEEK EDO EREDU ALDAKETA eskatu nahi dutenek bete beharko dute.

Beste ikasle guztiek, hau da, jadanik Aixerrotan daudenak eta eredu aldaketarik nahi ez dutenek, oraingoz ez dute ezer bete behar.

Informazio guztia Hezkuntza Saileko web orrian.

COVID19 - PROTOKOLO ALDAKETAK

Osakidetzaren protokoloa aldatu egin da, osasun-sistemari positibo eta kontaktu zuzenak jakinarazteari eta beraien jarraipenari dagokionez.

Familiek lehenbailehen jakinarazi behar diete positiboak ikastetxeari eta ikastetxeak bakarrik berri emango dio Osakidetzari gela batean 4 positibo edo gehiago suertatzen direnean aste berean.

Ez da inor etxean geldituko sintomarik ez badu. Sintomak izatekotan, etxean froga egin edo osakidetzara jo eta positibo izanez gero ikastetxera deitu berri emateko. (etxean egindako frogak ontzat emango dira eta Osakidetzak ez ditu errepikatuko)

Ikastetxeak Osasun Sailak emandako komunikazioa bidaliko die taldeko familia guztiei gela batean positibo bat suertatzen den bakoitzean . Familien ardura da seme-alabaren osasun egoerari jarraipena egitea.  

Mesedez, ondo irakurri hurrengo estekan agertzen diren jarraibideak.

Oharra: protokolo hau Osakidetzak ezarritako da. Ikastetxea protokolo hau jarraitzera behartuta dago.

 

Autobuserako BAIMENDUAK

Behin eskola garraiorako eskubidea duten ikasleei beraien jesarlekua esleitutrik, gelditzen diren plaza libre kopuruen berri eman nahi dizuegu:

 

  • 1. Autobusa:  2 TOKI HUTSIK
  • 2. Autobusa:  4 TOKI HUTSIK
  • 3. Autobusa:  2 TOKI HUTSIK
  •  

Plaza libre hoiek, bakarrik baimendu daitezke, ZONALDEKOAK diren ikasleen artean. Zonaldekoak ez direnak mesedez, ez eskaerarik egin.

Eskaerak, itxagon@irakasle.eus emailera idatzi mesedez, hurrengo informazioarekin:

 

  • Ikaslearen izen-abizenak.
  • Bizilekua.
  • Maila
  • Eskatutako geltokia eta autobus zenbakia.
  • Tutore baten izena
  • Harremanetarako telefono bat.
  •  

Epea ostiralean, hilak 22AN, amaitzen da eta karnet berriak ikasleei bananduko zaizkie astelehenean, hurrengo astetik aurrera erabil dezaten.(baita asteleheneko bueltan ere)

 

Eskerrik asko eta animo!!

Eskola garraioa - Autobusak 21-22

Hona hemen ikasturte honetan autobus bakoitzak egingo duen ibilbidea eta hasierako geltokitik zein ordutan pasako den:

1. AUTOBUSA: 7.55etan aterako da ibilbide hau eginez: LANTZARTE - OLLARETXE - FADURA POLIKIROLDEGIA - NEGURI GASOLINDEGIA - SAN IGNACIO eta AMEZTI.

2. AUTOBUSA: 8.05etan aterako da ibilbide hau eginez: AXGANE - MOREAGA eta TELLETXE.

3. AUTOBUSA: 8.05etan aterako da ibilbide hau eginez: ELEXALDE - KURTXES - AZKORRI eta BIDEZABAL .

Gogoratu aurkezpen egunean ez dagoela garraiorik. Zerbitzua ostegunean, hilak 9, hasiko da.

21/22 ikasturte hasiera - Ikasleak

Esteka honen bidez, kurtso hasierako plangintza ikus dezakezue.

21/22 Kurtso Hasiera - IRAKASLEAK

Esteka honen bitartez, 21/22 ikasturteko kurtso hasierako plangintza ikus dezakezue.

23/ 24 Ikasturteko TESTU LIBURUAK

Hona hemen testu liburuen zerrendak lortzeko estekak:

DBH1

DBH2

DBH3

DBH4

BATX1

          GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK

          ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA

          OROKORRA

BATX2

          ZIENTZIAK MODALITATEA

          GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK

 

21-22 ikasturterako gailu digitalak

Datorren ikasturterako, 21-22rako, hezkuntza sailak gailu digital bat, gure kasuan chromebook bat, esleituko dio ikasle bakoitzari ikastetxean zein etxean erabil dezan. Ez dakigu, irailean hemen egongo diren eta horregaitik, ikasleek bere gailua etxetik ekarri beharko dute, gailu berriak heldu arte. Sailak emango dizkizueten gailuak heltzen direnean, bakarrik hauek erabiliko ditugu. Norbaitek gailurik ez balu, ez dezala erosi. Ikastetxeak baditu denbora tarte horretan maileguan uzteko gailuak.

Espero dezagun irailean bertan gailu berriak hemen egotea.

Eskerrik asko.

 

 

 

 

Onarpena eta matrikulazioa. Batxilergoa

IKASLE GUZTIEK BETE BEHAR DITUZTE BEHEKO INPRIMAKIAK. (Gurekin DBH egin dutenek eta beste ikastetxe batean egin dutenek )
  • On line: 2021eko apirilaren 12tik 23ra arte. Bi esteka hauen bidez, maila bakoitzeko inprimakia bete dezakezue:
  • Ikastetxean eskaerak: 2021eko apirilaren 12tik 23ra arte.
  • GAINERA, GUREKIN DBH EGIN EZ DUTEN IKASLEEK, BESTE INPRIMAKI BAT BETE ETA AGIRIREN BAT GEHIAGO AURKEZTU BEHAR DUTE. INFORMAZIO OSOA, HURRENGO ESTEKAN DUZUE. (Informazioa)

21-22 ikasturterako ONARPEN PROZESUA

21-22 ikasturterako onarpen prozesua, urtarrilak 18tik 29ra izango da. Orain hasi den onarpen prozesua, SOILIK gurera lehenengoz datozen ikasleek edo eredu aldaketa eskatu nahi dutenek bete beharko dute. Beste ikasle guztiek, hau da, jadanik Aixerrotan daudenak eta eredu aldaketarik nahi ez dutenek, ez dute ezer ORAIN ezer bete behar. 

 

Inprimakiak betetzeko, jantokiari, liburu maileguari eta Guraso Elkarteari buruzko informazio lagungarria hemen duzue.

1.Autobusaren ibilbidea

LANTZARTE (Eguskitza) – OLLARETXE – FADURA POLIKIROLDEGIA (Av.Los chopos 51) – NEGURI GASOLINDEGIA (Rotonda Dari Regoyos) – SAN IGNACIO (Farmacia) – AMEZTI (Taxi) – TELLETXE (BM ondoan)

2.Autobusaren ibilbidea

AXGANE (Simon Otxandategi 95) – MOREAGA – BIDEZABAL

3.Autobusaren Ibilbidea

ELEXALDE (Simon Otxandategi) – KURTXES – AZKORRI (Zintoetxe)

 

 

IKASLE GUZTIEK BETE BEHARREKOA: aukera ezazu zure datorren urteko maila:

BERRIAK DIREN IKASLE GUZTIAK. Ibilbidekoak direnak eta ez direnak, inprimakiaz gain, hirugarrenaren datuen alta ere bete behar dute eta administrazioa@aixerrotabhi.eu bidali.

ESKOLA IBILBIDEKOAK EZ DIREN IKASLEAK edo HIZKUNTZA EREDUZ ALDATU NAHI DUTEN GUZTIEK. Ikasle hauek, online hezkuntzako orrialdean edo gure ikastetxera hurbilduz, inprimaki ofiziala bete beharko dute.

 

Zalantzarik izanez gero deitu ikastetxera, 94 428 01 44 telefonora.

Eskerrik asko.

 

 

 

 

Aztertu saria

Aixerrotak Aztertu saria jaso du

 

Aixerrota BHI k Aztertu sarietan aipamen berezia jaso du Aztertu programak sustatutako kanpaina eta ekintzetan parte hartze luzea izateagaitik,  fideltasuna eta ingurune naturalaren zaintzan erakutsi dugun konpromesua goraipatu dute.

Eskertu Agenda 21 proiektuari eta bereziki aurrera ateratzen lagundu duten irakasle eta ikasleei, inguruko kosta eta ibaietara analisiak egitera egindako irteeretan.

 

Gure ingurunea ezagutzea ezinbestekoa da maitatzeko eta zaintzeko.


Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Aurten ere, Martxoak 8an musika  ikasleok gure ekarpena egin nahi izan dugu. ETS taldearen "Zurekin batera" kantuaren bertsioa egin dugu. Pandemia dela eta, aurten mugatuak egon gara, baina maskarillen bidez more kolorea eta berdintasuna aldarrikatu dugu.

 

Euskararen nazioarteko eguna 2020

AIXERROTAK EMAKUMEEN AURKAKO BIOLENTZIA ARBUIATZEN DU!!!!!

GAILU DIGITALAK

Hurrengo estekan, DBHko ikasleek 20-21 ikasturterako erosi behar duten gailu digitalaren informazio guztia duzue. Erosketa ekainaren 22a baino lehen egin behar da gailua kurtso hasierarako hel dadin.

Oharra: gaur egun ezin dira erosketa gehiago egin stock falta dela eta. Egin behar izatekotan, erreserba zerrendan jarriko zaituztete eta aurrerago zuekin harremanetan jarriko dira, erosketa burutzeko eta Azaroaren bueltan gailuak helduko direla esan digute. Orain arte egindako erosketak, badaude ikastetxean eta kurtso hasierarekin bat banatuko dira.

20/21 Ikasturterako liburuak - Libros 20/21

Hurrengo esteketan, mailakaturik, 20/21 ikasturterako liburuak dituzue / En los siguientes links ordenados por curso, teneis los libros para el curso 20/21.

 

Zerrendak Euskaraz: DBH1 ,DBH2, DBH3, DBH4, BATX1 eta BATX2

 

Listas en Castellano: ESO1, ESO2, ESO3, ESO4, BACH1 y BACH2

 

 

Batxilergorako matrikula inprimakiak

Bi esteka hauetan klik eginez, batx1 eta batx2ko matrikula inprimakiak deskarga ditzakezue.

Animo ikasle, irakasle eta familia guztientzat!!

Nuestros alumnos trabajando maravillosamente en este confinamiento. Aquí os dejamos un trabajo sobre la descolonización y el tercer mundo de la clase de Historia hecho por Beñat Alegre de 4.C, digno de mención. Ánimo a todos/as!

 

Santa Ageda 2020

Musikako 2. Batxillerreko ikasleak kantu kantari ibili ziren Algortan zehar Santa Ageda bezperan. Herrian giro itzela zegoen, pozik hartu zituzten gure kantu eta koplak.

 

Aixerrotako Institututik 
lagun taldea bagatoz,
Santa Ageda tradizioa
biziberritzeko asmoz!

 

Artearen Historiako ikasleak, Lekeition

Bigarren Batxillergoko Artearen Historiako ikasleek txango bat egin dugu Lekeitioko Basilikara bertoko arte gotikoa lantzeko.

20/21 ikasturterako Batzar informatiboa

Honen bitartez, datorren 20/21 ikasturtean berriak izango diren ikasleen familiak, batzar informatibo batetara deitzen ditugu.

Tokia: Aixerrotako areto nagusian - Arriaga Aretoa

Eguna: Osteguna, hilak 23.

Ordua: 17.00

20/21 IKASTURTERAKO DBH MATRIKULA 

 

20/21 ikasturterako ikasleen onarpen prozesua honako datetan izango da:

 

  • Online: 2020/01/27tik 2020/02/06ra
  • Ikastetxean: 2020/01/27tik 2020/02/07ra

 

Idazkaritzako ordutegia hurrengoa izango da:

  • Astelehenetik ostegunera: 8.15 - 14.30     
  • Ostirala: 8.15 - 14.00

Beharrezko informazio eta dokumentazioa hurrengo estekan duzue.

Aurrekontu partehartzailea

Gure ikastetxeak,  4.DBHko ekonomia ikasleen laguntzarekin,  proiektu bat abian jarri du: AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK

Ikasleek erabakiko dute zertan hobetu nahi duten ikastetxea!

Datorren astean proposamenak egiteko aukera izango dute ikasle guztiek, eta otsailaren 1. astean bozkatuko dituzte beraiek egindako proposamenak.

Martxoan zein izango den ikastetxeak aurrera eramango duen proiektua jakingo dugu.

DBH 4.mailako musika ikasleak

Hilabeteko obra

Atzo gure DBH 4 mailako musikako ikasleek esperientzia ahaztezin bat bizi izan zuten. Klasean landu dugun Igor Stravinskyren ā€El pĆ”jaro de fuego" obra zuzenean entzuteko aukera izan zuten, BOSeko ā€œHilabeteko obraā€ proiektuari esker. Euskalduna Jauregian musikari eta Erik Nielsen Zuzendariarekin batera egon ginen entseguan zehar, eta obrari buruzko gure iritziak eta hausnarketak partekatu genituen beraiekin.

 

Eskerrik asko BOSeko partaide guztiei horrelako proiektuetan parte hartzeko aukera emateagatik!!!

 

Euskararen Nazioarteko Eguna 2019

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Azaroak 25 Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Leonidas Trujilloren diktadurapean hil zituzten Mirabal ahizpak, 1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan. Haien omenez aukeratu zuten azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

 

Minerva, Maria Teresa eta Patria Mirabal, hiru ahizpa hauek tinko borrokatu zuten Dominikar Errepublikan, 1950eko hamarkadan, Leonidas Trujillo diktadorearen erregimenaren aurka. Horregatik behin baino gehiagotan espetxeratu zituzten, bortxatu eta torturatu. Hala ere, ez zuten etsi euren borrokan.

1.960ko Azaroaren 25ean,Inteligentzia Militarraren Zerbitzuko heriotza-eskuadroi batek gelditu zituen errepidean. Auto batera igoarazi zituzten hirurak La Cumbre herrira eramateko. Han hil egin zituzten, eta gero jipoitu, jendeak auto-istripuz hil zirela pentsatzeko. 

Nazio Batuen Batzar Nagusiak handik urte batzuetara, 1993an, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeari buruzko Adierazpena onartu zuen. Adierazpenak honela azaltzen  zuen zer den emakumearenganako indarkeria: ā€œgeneroan oinarritutako biolentzia-ekintza oro, kalte fisiko, sexual edo psikikoak sortu edo gertatzeko bidean jartzen duena. Biolentzia horren adierazle dira, gertatu bizitza pribatuan gertatu bizitza publikoan, mehatxuak, presioa edo askatasuna bidegabeki debekatzeaā€.

 

 Ikastetxean egun hau aldarrikatzeko, mikromatxismoak landuko ditugu gelan.  

Naukas 2019

Irailaren 20an, modalitate zientifikoko batxilergoko 2. mailako ikasleek, Euskalduna Jauregian,zientzia-dibulgazioaren IX. Naukas ekitaldian parte hartu zuten.

Hainbat zientzialari eta zientzia-dibulgatzailek 10 minutuko saioen bidez, zientzia herritarrei gerturatzea lortzen dute, kasu batzuetan dibulgazioa  umorearekin eta ikuskizunarekin bat eginez, zientzia azpergarria ez dela izan behar agerian utziz.

 

Autobuserako leku libreen esleipena

Dagoeneko, geratzen ziren leku libreak esleituak izan dira eta lekuak beteko dituzten ikasleen familiekin emailez harremanetan jarri gara. Lehenengo autobuserako 3 leku esleitu dira eta ez dago leku gehiagorik, 2.autobuserako ez da eskaririk izan eta 10 leku daude libre eta 3.autobuserako 3 leku esleitu dira eta ez dago leku gehiagorik. 

Gogoratu baimenak aldi baterakoak direla eta autobusa erabiltzeko eskubidea duen ikasleren bat agertuko balitz baimena kentzera behartuta gaudela, eskubidedunari tokia uzteko.

22-23ko Testu liburuak

Jadanik argitaratu ditugu 22/23 ikasturteko liburuen zerrenda. Berauek ikusteko, IKASLEAK -> Testu liburuak atalera jo behar duzue.

Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

1990ko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundeak (MOE) homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kanpo utzi zuen. 29 urte badira gaixoak izateari utzi ziotela ofizialki.

Denbora honetan, orientazio sexo-afektiboa eta genero adierazpena askatasunez bizitzeko lortutako espazioak handitzen joan dira.

Hala ere,, zoritxarrez, errealitateak oraindik diskriminaziorik gabeko askatasun osoa ez da lortu. Ezin dugu beste aldera begiratu LGTBI+ kolektiboko partaideek jasatzen ari direnean eskubide urraketak, errepresioa eta jasarpenak Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok berebiziko ardura eta eragina dugu eskubideen borroka honetan. Aixerrotako komunitateak ere, gure geletan, patioetan zein bulegoetan, LGTBIQfobia baztertu eta aniztasunari behar duen tokia ematen jarraitu behar dugu.

LGTBIQfobiari aurre hartu diezaiogun guztion artean

 

 

2019/20 ikasturteko batxilergoko inprimakiak

Hurrengo estekak erabiliz, 2019/20 ikasturterako batxilergorako matrikula inprimakiak lor ditzakezue:

 

 

KORRIKA 21!!

Bihar, asteazkena, apirilak 10, 21. korrika gure eskualdera iritsiko da eta beti bezala institutuak parte hartuko du. Gure kilometroa 1538. da. 21:28an Getxoko Ormatza estartan hartuko dugu, Geroa ikastola parean, eta lekukoa Andra Mariko kiroldegiaren alboan dagoen birbilguneraino eramango dugu. Animatu eta parte hartu! Ttipi ttapa, ttipi ttapa... korrika!!
Bestalde, ikasleekin abestia landu dugu eta bideoklikaren bertsia landu ere bai, hau da emaitza.
 

 

DBH4, BATX1 eta BATX2 Ikasturterako matrikula inprimakiak

Hona hemen hurrengo ikasturterako inprimakiak

 

MARTXOAK 8 - EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

AIXERROTAk  bizitza erdigunean jarri nahi du!!

 

 

 

 

 

Martxoak 8ren harira

Martxoaren 8a dela eta, Emakumearen Eguna, DBH 4ko ā€œMunduko Bertsolaritzaā€ proiektuko ikasleek kantu bat egin dute. Kantuan, emakumeon aldarrikapenak isladatu nahi izan ditugu. Gora Emakumeak!
 
 
Eskerrik asko!

AURREMATRIKULA DBH 19/20

19/20 ikasturterako ikasleen onarpen prozesua honako datetan izango da:

 

  • Online: 2019/01/28tik 2018/02/07ra
  • Ikastetxean: 2019/01/28tik 2018/02/08ra

 

Idazkaritzako ordutegia hurrengoa izango da:

 

  • Astelehenetik ostegunera: 8.15 - 14.30     
  • Ostiraletan: 8.15 - 14.00

Beharrezko informazio eta dokumentazioa hurrengo estekan duzue.

Prozesuaren amaieran, emaitzak ikusi ahal izateko, "Ikasgunean" erregistratu beharko duzue, bertan argitaratuko baitira zerrendak.

 

Merkataritza ganbara

Aixerrotako Enpresa Ekonomiako ikasleek Bilboko Merkataritza Ganbara bisitatu zuten urtarrilaren 18an eta PreUnica lehiaketan parte hartu zuten

GETXO Udaleko LAN ETA GARAPEN teknikariak Aixerrotan

Abenduak18an GETXO Udaleko LAN ETA GARAPEN teknikariak gure Administrazio eta Kudeaketa ikasleekin bildu ziren, Startinnova proiektuetarako aholkuak emateko.
 Mila esker Elena Larburu eta Ainara Zabala

ALGORTAKO GIZA JANTOKIA

4. MAILAKO ERLIJIO IKASLEAK ALGORTAKO GIZA JANTOKIA IKUSTERA

Aurten abenduaren 12 eta 13an Algortako Karidade Alaben zentrua ikustera joan ginen. Irailatik aurrera URIBENEA zentruan bihurtu da, hau da, Gizarte Inklusiorako Eguneko Zerbitzuan, Foru Aldundia eta Sortarazik eramaten duten zentrua. Lehen giza jantokia bezala funtzionatzen zuen bakarrik.

  • 5 solairuko eraikina da:
  • 2. Solairuan:bulegoak eta batzar gelak daude.
  • 1. Solairuan: ANTXETA: eguneko harretarako zerbitzua (10:00-18:00)
  • 0. Solairuan: ARGITZEAN: gaueko harrera zerbitzua. 14 pertsona lo egiten dute: 5 emakume eta 9 gizon.
  • -1 . solairuan: giza jantokia, dutxak eta garbiketa.
  • Giza jantokian 2 Txanda daude:
  • 12:30etan kanpotik jatera datorrenak.
  • 14:00etan Uribenea zentruan daudenak. (6)
  • -2. Solairuan: URIBENEA: gizarte inklusiorako eguneko zerbitzua. Tailerrak… dituzte. 5 langile daude hemen: Giza integratzailea, Giza langilea, 2 Psikologo..

Ikasleak oso adi egon ziren eta harrituta etorri ziren pobretasuna gure artean dagoela ikusita eta zein laguntza mota dagoen Algortan bertan.

Durangoko Azoka 2018

Asteazkenean, abenduak 5, Durangoko Azokako ikasle eguna izan zela aprobetxatuz, batxilergoko 1. mailako IKT eta musikako ikasleekin hara gerturatu ginen. Azoka ikusteaz gain gure ikasleek Plateruena Kafe Antzokian burutu zen euskal kantagintzari buruzko tailer batean parte hartzeko aukera izan zuten.

 

EUSKARA EGUNA 2018 !!

EUSKARAREN EGUNA AIXERROTAN 
GURE HIZKUNTZA HAMAIKA BIHOTZ ETA AHOTAN
DANTZARI ERE ADIERAZI DUGU EGUNOTAN
GETXON EREINDAKO HAZIA LORATUKO DELA
DATOZEN URTEOTAN



EUSKARALDIA !!

Aixerrotan ere, Euskaraldiaren pregoia eta txupina!!!

 

azaroak 25ean emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna aldarrikatzen da

Eguna esanahi  historikoa du, ondoko estekan irakur ezazu..
Guk ikastetxean ere aldarrikatuko dugu ostiral honetan. Maila bakoitzean bideo bana  landuko dugu, gazteek jasan dezaketen biolentzia sexistaz eztabaida sortzeko.
Bideoek bikotekide batzuek egiten dituzten telefono - arropa edo lagunen kontrola, harreman sexualak izateko presioa, onespena  zer den edo ziber-txantajea landuko dituzte
 
Halaber, gure ikasleek lau bideo bidali dituzte Emakundek antolaturiko beldur barik lehiaketara :
 
 
Ikastetxeko irakasleok gure alea jarri nahi izan dugu eta mikromatxismoetan oinarrituriko bideoa sortu dugu, hemen duzue :
 

SOCIOSX1DIA Proiektua

Enpresa Ekonomiako ikasleak diren Ainhoa Arana, Renata Camacho, Ane Sanjuan eta Jose Libano aukeratuak  izan dira JAES Fundazioak antolatzen duen SOCIOSX1DIA proiektuan parte hartzeko.

 

Datorren azaroan 14an enpresa desberdinetara joango dira bertako langile batekin laneguna igarotzera. Aukera izango dute horrela enpresa bat barrutik nola kudeatzen den ikusteko.

Programa "Hilabeteko obra"

Atzo gure DBH 4 mailako musikako ikasleek esperientzia ahaztezin bat bizi izan zuten. Urrian zehar klasean landu dugun Richard Strauss-en ā€œHorrela mintzatu zen Zarathustraā€ zuzenean entzuteko aukera izan zuten, BOSek martxan jarri duen proiektu berri bati esker: ā€œHilabeteko obraā€. Eszenatoki gainean musikari eta Christoph Kƶnig Zuzendariarekin batera egon ginen entseguan zehar, eta obrari buruzko gure iritziak eta hausnarketak partekatu genituen beraiekin.

 

Eskerrik asko BOSeko partaide guztiei!!!

Errekaren igoera kanoaz

Pasadan astean Industria teknologiako 2.batxilergoko ikasleek irteera egin zuten. Ibaizabal ibaian gora egin zuten Arriluzetik Euskalduna zubira kanoaz.Gelan landutako Industrializazioa ikusteko aukera izan zuten, portuko azpiegiturak, lehengo erabilerak, gaur egungo industriak, batzuk ixtear eta beste batzuk etorkizunarekin, eta burutzen ari den eraldaketa.

 

Aldi berean ere, Agenda 21 proiektuaren bidez, errekatik topatzen zuten zaborra batzen joan ziren. Horrela errekaren diagnostikoa egiten zuten eta itsasoetan dagoen zaborraz ohartu ziren

Antzerki jardunaldiak

Urriaren 23an eta 24an DBHko ikasle guztiek ABBADON (magia eta olerkia) 1 eta 2 DBHn, QUIJOTE, R2D2 o EL CABALLERO DE LA TRISTE FIGURA 3 DBHn eta TEMPESTADES (olerkia eta antzerki generoa) 4 DBHn antzezlanak ikusi dute, gaztelaniako departamendua antolaturik.

Oso ondo pasatu dute eta literaturarenganako interesa handitzeko asmoz egin dugu. Lortu dugulakoan gaude!

Eskerrik asko ikasleei hain harrera ona izateagatik!

 

Kontzentrazioa erasoen kontra

Atzo  Aixerrota ikastetxeko ikasle, irakasle, guraso eta langile elkarretaratzea egin dugu Maguette Mbeugouren hilketa salatzeko


 

Dagoeneko ZAZPI dira 2.018 urtean Indarkeria Matxistak erahildako emakumeak Euskal Herrian.

 

ERASOEN AURREAN AIXERROTA ETA EUSKAL HERRIA TINKO!!!!

 

kalean, gauean, etxean, ... emakumeak ASKE!!!

 

AUTOBUSAK - BEHIN BETIKO ZERRENDA

Behin betiko zerrendak ikusteko egin klik hemen.

 

AUTOBUSA - Behin behineko zerrenda -EGUNERATUA

Autobusen behin behineko zerrenda ikusteko egin klik hemen .

Gogoratu lehen zikloko ikasleek 2KM baino urrunago bizi behar direla eta 2.ziklokoak 4KM. Batxilergokoek ez dute autobusik.

Egon daitezkeen akatsak zuzendu eta eskaerak aztertu ondoren behin betiiko zerrendak argitaratuko dira.

Zalantzak eta eskaerak jagoba@aixerrotabhi.eu helbidera bidali astelehena 13.00ak baino lehen.

ORDUTEGIA: autobusen arduradunak lehenengo geltokitik 7.50ean pasatuko direla esan digu, besterik ez. Beraz denboraz egon zaitezte zuen geltokietan lehenengo egun hauetan, mesedez.

Aurkezpena 18-19 eta Ikasle zerrendak

18/19 Ikasturteko aurkezpena, Ostiralean izango da, Irailaren 7an, hurrengo ordutegiari jarraituz:

 

DBH 1.maila: 11.30etan ARETO NAGUSIAN

DBH 2.maila: 12.00etan ARETO NAGUSIAN

DBH 3.maila: 12.30etan ARETO NAGUSIAN

DBH 4.maila: 13.00etan GELATAN

 

BATXILLERGO eta ZIG/SAT ikasleak 13.30etan GELATAN

 

OHARRA: Ikasle zerrendak gaur iragarriko dira 12.00etatik aurrera.

 

Liburu Mailegua - 18/19

Urte honetan, liburu maileguaren dirua, bankutik pasatuko zaizue. Ostiralean, Irailak 7, liburuak bakoitzaren gelan banatuko zaizkie ikasleei. Mesedez ekarri motxila bat liburuak etxera eraman ahal izateko.

 

Eskerrik asko.

IRAKASLE BERRIENTZAT OHARRA - KURTSO HASIERA 18/19

Datorren astelehenean, irailak 3, 08.30etan, idazkaritzan irakasle berrien karguen jabetza izango da.

Eskerrik asko.

Liburu zerrendatan aldaketak - 2018/07/12

Liburu zerrendatan aldaketak egon dira. Berbegiratu mesedez. (2018/07/12)

18-19 IKASTURTEKO TESTULIBURUEN ZERRENDA

18-19 ikasturteko testuliburuen zerrenda ikusteko, egin klik hemen.

BATXILERGOA - 18-19 ikasturterako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

18-19 ikasturterako, batxilergorako ikasleen onartuen eta baztertuen behin betiko  zerrenda ikusteko, egin klik hemen

BATXILERGOA - 18-19 ikasturterako onartu eta baztertuen behi behineko zerrenda

18-19 ikasturterako, batxilergorako ikasleen onartuen eta baztertuen zerrenda ikusteko, egin klik hemen

Holandan elkartrukean

 

Aixerrotako ikasle batzuk Holandan daude elkartrukean.

Bihar etxera datoz, baina gaur Maastrich bisitatu dute.

 

LGTBfobiaren aurkako nazioarteko eguna

Maiatzaren 17an  Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzen  dugu.
Egun horretan, 1990. urtean, ezabatu zuelako Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik. 
Dena den, transexualiatateak oraindik ere Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenean jarraitzen du, eta horrek ez dio transfobia sozialaren aurkako borrokari berezikilaguntzen, kontrakoa baizik, pertsona transen egoera patologikoa indartzen du.
Lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko eta mundu osoan haien eskubideen alde egiteko antolatuko diren askotariko ekintzak koordinatzea da egun horren helburu nagusia.
AIXERROTAK IZAERA GUZTIAK MAITE DITU!!!!!!

IKASLEEN ONARPENA. BATXILERGOA

18/19 ikasturterako ikasleen onarpen prozesua honako datetan izango da:

 

  • Online: 2018/05/02tik 2018/05/13ra
  • Ikastetxean: 2018/05/02tik 2018/05/14ra

 

Idazkaritzako ordutegia hurrengoa izango da:

 

  • Astelehenetik ostegunera: 8.15 - 14.45     
  • Ostiraletan: 8.15 - 14.15

Beharrezko informazio eta dokumentazioa hurrengo estekan duzue.

SUP in the estuary of Bilbao

 

Students from Aixerrota were trying the prototypes designed and made with a 3D printer to collect plastics with the paddle while practicing stand up paddle. A proyect that has been fostered by Agenda 21 made by the students of industrial technology.

IT IS NOT SEXUAL ABUSE, IT IS RAPE!!!

This morning, April 27, students, teachers, parents and workers from Aixerrota gathered to share and express our disagreement, anger and pain against the sentence that was yesterday made public on the group rape.

We want real justice and for that women have to be taken into account.

IDAZKARITZA - ASTE SANTUKO ORDUTEGIA

Ikastetxeko idazkaritza, apirilaren 2tik 6ra, biak barne, itxita egongo da.

Parkatu eragozpenak.

Onartutako eta ez-onartutako ikasleen behin-betiko zerrendak - DBH 2018-2019

Hurrengo zerrenda bietan, 2019-2019 ikasturterako Bigarren Derrigorrezko Hezkuntzarako onartutako behin-betiko ikasleen zerrenda eta onarpenik gabeko behin-betiko ikasleen zerrenda ikus daitezke:

 

 

Ekonomia olinpiadak

Gaur, martxoak23, enpresa ekonomiako 13 ikasle Sarrikora hurbildu dira X.Ekonomia Olinpiadetan parte hartzeko.
 
Jokin,Naia,Olatz R., Ainhoa, Iria, Argi, Eukena, Olatz p. Michael, Aintzane, Unai, Itxaso eta Mikel ikastetxea ordezkatu dute UPV-EHUko Ekonomia olinpiadetan eta agian leku bat lortuko dute Estatu Espainoleko Ekonomia Olinpiadetara joateko. 
 
 
Zorionak zuen ausardiagatik eta zorte on kuadrila!!

GORA MARTXOAK 8!!

Urtero legez, Bertsolaritza eta Musika proiektuko ikasleek abesti bat prestatu digute martxoaren 8a aldarrikatzeko.

 SAT-eko ikasleek bere ekarpena egin nahi izan dute ere  eta abestiaren hitzetan oinarrituta pankarta bat prestatu dute ikastetxean jartzeko.

Bideoa ere egin dute eta hemen ikus dezakezue

Beste aldetik, aurten Bilgune feministak antolatua ekimen bereziak antolatu direla eta, ikastetxeko neskak lanean jarri dira eta batxilergo gela guztietara eraman dute ā€œemakumeen egitekoak gizartean duen garrantziaā€ gaia.

Ildo horretan batxilergo neskek, irakasleek eta ikastetxeko bestelako langileek bat egin dute 4 orduko emakume lanuztearekin

 

Onartutako eta ez-onartutako ikasleen behin-behineko zerrendak - DBH 2018-2019

Hurrengo zerrenda bietan, 2019-2019 ikasturterako Bigarren Derrigorrezko Hezkuntzarako onartutako behin-behineko ikasleen zerrenda eta onarpenik gabeko behin-behineko ikasleen zerrenda ikus daitezke:

 

 

Iratxe Alkizaren bisita

H:\AIXERROTA 17-18(irailak 17 )\AKP 2batx\AKP 2017-2018 ( 26 08 2017)\iratxe alkiza ruesgas 2.jpg

Pasaden otsailak 8 gure ikasle ohia Iratxe Alkiza Ruesgasek bisitatu gintuen eta  gure Administrazio Kudeaketa  Oinarrietako ikasle batzuekin elkartu zen.

 

Berarekin izandako elkarrizketan Iratxek, LEINNeko  ikaslea denetik,  bere ekintzaile lorpenak azaldu zizkien etorkizuneko ekintzailei.

LetĀ“s cereals arrakastatsuaren sorreran izandako erronkak eta   Nomative.xyz  proiektu berriaren ildoak azaldu zituen.

 

Ordu bete  sakona bezain interesgarria izan zen. Espero dugu hurrengo urteetan berriro hemen izateko aukera edukiko dugunik, arrakasta berriak azaldu ditzan

Nomative

 

 

Joan den ostegunean hilik aurkitu zuten Ekai gazte transexuala bere herrian, Ondarroan. Aixerrota ikastetxeak bat egin nahi du bere lagun eta senideekin.

N:\Trukeak\HEZKIDETZA\Ekai gogoan 180219.jpg

Ekaik egunero aurre egin beharreko borrokak nerabe batentzat gehiegi izan litezkeela ondorioztatu du Chrysallisek. Erregistroan izen-aldaketa lortzeko, Gurutzetako ospitaleko 'genero unitatean' inoiz heldu ez eta behar zuen hormona-tratamendua jasotzeko edo institutuan bere errealitatea azaldu eta errespetatzeko lortzeko borrokak jarri dituzte adibidetzat.

AIXERROTAN IZAERA GUZTIAK MAITE DITUGU!!!!!!!

http://chrysallis.org.es/wp-content/uploads/2018/02/EKAI.jpg

IKASKETA BIDAIA - PRAGA 2018

Ikasleak primeran dabiltza Pragatik. Dena bikain doa !!

Ihauteri asteko idazkaritzako ordutegia

Hurrengo astean ihauteriak direla eta institutua eta idazkaritza itxita egongo dira astelehenean, 12an.

Asteko beste egunetan irekita egongo dira.

18/19 IKASTURTEAN AUTOBUSA ESKUBIDEA IZATEKO BALDINTZAK

OHARRA: Ikasle batek, autobusa erabiltzeko eskubidea izateko bete behar dituen bakldintzak honako hauek dira, ikaslaearen zikloaren arabera:

 

 

DBH 1.zikloan dauden ikasleentzat:


  1. Eragin eremukoa izatea
  2. Gutxienez 2km-tara izatea bizilekua

 


DBH 2.zikloan dauden ikasleentzat:

  1. Eragin eremukoa izatea
  2. Gutxienez 4km-tara izatea bizilekua


2011/2012. ikasturtean B ereduan zeuden ikasleek ez dute eragin eremuko baldintza bete behar. Hau da, eragin eremutik kanpo egonda, distantzia baldintza betetzen badute BADAGOKIE autobusa.

AURREMATRIKULA DBH 19/20

19/20 ikasturterako ikasleen onarpen prozesua honako datetan izango da:

 

  • Online: 2019/01/28tik 2018/02/07ra
  • Ikastetxean: 2019/01/28tik 2018/02/08ra

 

Idazkaritzako ordutegia hurrengoa izango da:

 

  • Astelehenetik ostegunera: 8.15 - 14.30     
  • Ostiraletan: 8.15 - 14.00

Beharrezko informazio eta dokumentazioa hurrengo estekan duzue.

Prozesuaren amaieran, emaitzak ikusi ahal izateko, "Ikasgunean" erregistratu beharko duzue, bertan argitaratuko baitira zerrendak.

 

Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeak jaso zuen Argia Ereiten Saria 2017

Cambridge azterketak


Esteka honetan duzue Aixerrotan egingo diren Cambridge ko azterketei buruzko informazioa (matrikula, datak,...)

Euskararen egunean Getxoko eskoletan grabatutako bideoa

GABON POSTALA 2017

Aurten ere Musikako ikasleok Gabonak eta urte berria zoriondu nahi zaituztegu.



Horretarako Lor taldearen "Zure doinua" abestiaren bertsioa egin dugu.



2017a ederto bukatu eta 2018a askoz hobea izan dadila!


Urte berri on!

 

 


Algortako Giza Jantokia ikustera

Abenduaren 14an, 4. mailako, erlijio ikasleak, Algortako Giza Jantokia ikustera joan ginen. Aurten betiko lekua konpontzen ari direnez, San Nikolas de Bariko abade etxea ikustera joan ginen.

Egunero 18-20 pertsona inguru jantoki honetara joaten dira, eguneko bazkari on bat hartzeko.

Algortako Karitate Alabek daramate 125 urte Algortan eta betidanik, pertsonak joaten ziren janaria eskatzen. Bazkaria emateko katering zerbitzu batetik ekartzen dute. Baina gozari zerbitzua eta afaltzeko poltsa bat ere prestatzen diete, beharra dutenei.

Udaletxeak eta pertsona pribatuek diru-laguntzak ematen dituzte jantoki hau ornitzeko eta mantentzeko.

Jantoki honetan 4 pertsona ibiltzen dira egunero lanean: 2 Karitate alaba eta 2 kanpokoak.

Komentatu ziguten pertsona hauek, janariaz aparte, behar dutena dela norbait beraietaz kexkatzea eta arduratzea.

 

IKASLEAK OSO ADI EGON ZIREN ETA UNKITUTA ATERA ZIREN!!!

BORDEAUX

Azaroaren 23tik 25era 2. Batxillerreko ikasleak Bordel hiria bisitatu zuten irakasle birekin batera. Handik itzultzean euren bizipenak kontatu eta argazkiak erakutsi dizkigute site baten. Dena ikusteko, KLIK EGIN HEMEN.

EUSKARA EGUNA 2017

"Euskarak bizi gaituela ospatzeko, atsedenaldian musikaz blai dantzarik dantza ibili gara Aixerrotan.

 

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi."

AZAROAREN 25a EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

 

 

Leonidas Trujilloren diktadurapean hil zituzten Mirabal ahizpak, 1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan. Haien omenez aukeratu zuten azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

Minerva, Maria Teresa eta Patria Mirabal, hiru ahizpa hauek tinko borrokatu zuten Dominikar Errepublikan, 1950eko hamarkadan, Leonidas Trujillo diktadorearen erregimenaren aurka. Horregatik behin baino gehiagotan espetxeratu zituzten, bortxatu eta torturatu. Hala ere, ez zuten etsi euren borrokan.

1.960ko Azaroaren 25ean,Inteligentzia Militarraren Zerbitzuko heriotza-eskuadroi batek gelditu zituen errepidean. Auto batera igoarazi zituzten hirurak La Cumbre herrira eramateko. Han hil egin zituzten, eta gero jipoitu, jendeak auto-istripuz hil zirela pentsatzeko. 



 

Nazio Batuen Batzar Nagusiak handik urte batzuetara, 1993an, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeari buruzko Adierazpena onartu zuen. Adierazpenak honela azaltzen  zuen zer den emakumearenganako indarkeria: ā€œgeneroan oinarritutako biolentzia-ekintza oro, kalte fisiko, sexual edo psikikoak sortu edo gertatzeko bidean jartzen duena. Biolentzia horren adierazle dira, gertatu bizitza pribatuan gertatu bizitza publikoan, mehatxuak, presioa edo askatasuna bidegabeki debekatzeaā€.

 

2017-2018 IKASTURTERAKO BEHIN-BETIKO IKASLE ONARTUEN ZERRENDA - BATXILERGOA

17/18 ikasturteko batxilergoko ikasle onartuen behin-betiko zerrenda ikusteko, egin klik hemen.

Naukas

 

UPV/EHUko Bizkaia Aretoan 2. Batxilergoko Fisika eta Kimika aukeratu dituzten ikasleak Fisika, Kimika, Astronomia, Matematika edota Neurologiari buruzko hitzaldi laburrak entzutera  joan dira.  Sakoneko elkarrizketak, umorezko  bakarrizketak, zuzeneko esperimentuak eta tailerren bidez diziplina zientifikoekiko jakin-mina zabaltzeko asmoz.

 

 

 

 

GURE IKASLEAK BIZKAIKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETAN

Pasa den den astean, Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak jokatu ziren. Bertan gure hiru ikaslek parte hartu hartu zuten: Irene Ezkurra (Batx 1), Aritz Landeta (Batx 1) eta Maddalen Ruesgas (Batx 2).

 

Maddalen Ruesgas Algortako Azebarri Kultur Elkartean abestu zuen, Aritz Landetak eta Irene Ezkurrak, aldiz, Deustun. Oso ondo aritu ziren eta ale politak utzi zituzten entzuleen gozamenerako.

 

Aritz Landetak finalerako txartela lortu zuen, eta maiatzaren 22an Getxoko Fadura Aretoan entzuteko aukera izango dugu.

 

Zorionak hirukote!

 

Aritz, egurre!!!!!

Gabon Jaia

Urtero bezala, abenduaren 23an, urteari amaiera emateko, institutuan Gabon Jaia antolatu genuen. Denetarik egon zen:  Musika ikasleek gabon zoriontsuak opa zizkiguten kantu baten bidez, euskaraokea, DBHko 1 mailako ikasleen bertsoak, euskal dantzak, postal lehiaketaren sari banaketa, txokolatea....  Hemen daukazue musika mintegiak prestatutako bideoa jaiaren harira.


Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!!!!